Piztiak's profilePIZTIAKPhotosBlogLists Tools Help

PIZTIAK

Piztiak musika taldearen tokia
Photo 1 of 15
Lists

Piztiak Rock

May 25

DISKO BERRIA LASTERRRR!!!

Abuztuaren 19an disko barria izango danan grabaten hasiko gara Mungiako LAMINA estudioan.Dagoeneko hasi gara prestatzen , edo planak egiten, bideoklip bat egiteko, zuzeneko emanaldietarako projektuak, eta beste hainbat gauza aurrerago aipatuko ditugunak( lotu ahala). Abesti barrietan sonoridade berriak antzematen dira eta nahiko lan ekleptikoa izango dala aurreratzen dogu.
Ia ba...
November 14

Kafe antzokixan AMA SAYaz

ESKERRIK ASKO ATZO BILBOKO KAFE ANTZOKIRE URREATU ZINEN GUZTIOI. KRISTONA IXAN ZAN ONDIOKAN KONTZERTUAI BURUZKO LORAK HARTZEN JARRAITZEN DOU , ASKO DISFRUTA GENDUN ETA EMOTEN BAN JENTIK BE OSO ONDO PASA EBALA.
 
BENTAN ESKERRIK ASKO DANOI....ETA AMA SAYRI BE BAI
 
 
AMA SAY + PIZTIAK 2008-XI-13  2130   KAFE ANTZOKIA (BILBAO)
October 05

PIZTIAK 2008-XI-13

PIZTIAK

 

(“El hombre y la tierra”-ren soinu banda entzuten da atzetik zehar)

 

Batzutan fresko, bestetan gordin; askotan ilun, behin edo behin argi, batzuentzat pop, besteentzat zarata hutsa, niretzat rocka, zentzu zabaleneko rocka; baina beti PIZTIAK.

 

 1991tik hona 5 disko handi( Huts nazazu, Hasi orduko, Argia eta Itzala, Zero eta Euriaren zain) eta single bat ( Ez naiz  ezer). Argi dago PIZTIAK hauek euren erritmoa daukatela, eta ez direla urtero kumeak ematen dituzten horietakoak. Hauek bakarrik beharrezkoa denean ( dutenean hobeto esanda) egiten dute orru.

 

Datorren Azaroaren 13an Bilboko Kafe Antzokian izango da espezie iheskor honen hurrengo agerraldia eta bertan lan berria izango denaren zipriztin batzuk bizitzeko aukera izango dugu.

 

Batzuentzat barri, besteentzat zahar, niretzat bakarrik PIZTIAK.

 

 

J. Urdanga

ZERO

Zero



Piztiaren gurtza

Power pop gutxi gora-behera dotorearen eta rock gogorraren mundu zakar/zabaleranzko joera duen heavyaren arteanmugak zehazten zail duen zerrenda bat dago, eta bertan jarduten dute duela hamar urtetik Piztiak izenari erantzuten diotenek. Beren laugarren lana da honakoa, eta prest dira piztia elikatzen jarraitzeko, piztia gurtzen jarraitzeko, beti ere kilika rockaren garai oparoari, 1967-1973 bitarteko garaiari, eta beren garaiko belaunaldiaren, REM eta Pearl Jam taldeen belaunaldiaren iragazkitik igaroz; horixe behar du eta ez besterik lehen kantatik eta hutsetik hasita ekin beharreko bidea. Lehen pieza hori kanta eredugarria da, batzuen iritziz doinu oparoegia duena errepika epikoan eta beste batzuen aburuz txiroegia. Horixe da Piztiak taldearen eremua, itsasbazterrean sortutako bandaren esparrua; taldea rock and roll ortodoxoaren jarraitzailea da, Euskal Herrian luzaroan heterodoxia suizida izan baita nagusi, gero eta ezhoikoagoa den arren. Urte asko igaro dira Zarama taldeak "Bildur naiz" lana kaleratu zuenetik Piztiak taldearen lan honetako "Ez zaitez beldur" bigarren gaira iristeko: honetan gitarrek Jimmy Pageren "Whole lotta love" gaiaren riftaren oihartzuna ekartzen digute, baina ondoren beren bideari eta beren pedalei ekiten diete. Jarraian "Ezin" amesgaiztoa aurkezten zaigu, Feelgood taldearen antzekoagoa den doinuan babesa bilatzen duena, itxura batean hirurogeita hamargarren urteetako azken aldiko moldeetara egokitzen dena, gitarra solista piztia balakatzen duela. Bereziagoa eta zailagoa izaki, "Abioiak zerua urratzen" gaiak bere une erabakigarria du "All Along The Watchtower" gaira hurbiltzen gaituen gitarraren punteatzean. "Gatibuaren balada" komisaldegietan eta zigor-ziegetan mendeak diruditen orduetan jasandako pairamenduz pairamendu eta oinez oin eraikiriko dorre-piezen isla da. Neil Youngek badu zeresana rock eta balada eredu-molde honetan. Piztiak taldearena ariketa bikaina da hurrengo kantaren giroa sortzeko -"Bili" kanta alegia, Stonen moldekoa eta Hertzainak taldearen ereduarekin lotzen ere dena-, eta "Atsegin ditut zelai berdeak zabaltzen dituzten leihoak" kantuarekin bat egiteko, Piztiak taldea garaian hurbilagoak diren doinuetan egokitzen baitira azken horretan. Fermin Tolosarrari, disko honetako gaietan izen berezia duen bakarrenetakoari eskaintzen zaio gairik klaustrofobikoena, protagonistarekin nahasten den, protagonista ordezkatzen duen pantaila. "Maite" gaiaren erabateko gogorra, "Zuhaitzen denbora" gaiaren ederra, "Autobidean" gaiaren borroka titanikoa eta Joneren arima ezin irten zen zulo beltzarena entzun daitezke jarraian. Azken gitarrak, hamairugarren gaian aurkezten denak, kanpaien jotzearen antza du. Piztiak taldearena rock gogorra da, nola funtsean hala forman, bidaia bat bizitzaren alde ilunera. Atal berri bat piztiaren aldeko gurtza aspaldikoan. Piztiak ez da Rock and Rolla bakarrik

El culto de la bestia

Entre el power pop más o menos elegante y el heavy que tiende a lo v(b)asto el rock duro ocupa una franja de límites difíciles en la que se encuentran desde hace una década sumergidos quienes responden al nombre de Piztiak. Llegan a su cuarto trabajo dispuestos a seguir alimentando a la bestia, mantener su culto, mirando siempre de reojo a la época dorada del rock entre 1967 y 1973, y pasándola por el filtro de la generación a la que pertenecen, la de REM y Pearl Jam; ese y no otro debe ser el camino que desde cero prometen emprender en el primer canto, una pieza arquetípica de esas que para unos tiene demasiada melodía en el estribillo épico y para otros demasiado poca. Ese es el terreno de Piztiak, banda de orígenes costeros, amante de un rock and roll ortodoxo, lo que en Euskal Herria ha sido durante demasiados años una heterodoxia suicida, una anomalía que cada vez la es menos.

Han pasado muchos años desde aquel “Bildur naiz” de Zarama, para llegar a “Ez zaitez beldur”, el segundo corte de este trabajo de Piztiak con unos guitarreos que nos traen el eco del riff de “Whole lotta love” de Jimmy Page pero que van luego desarrollándose por su propio camino y sus propios pedales. Desde ahí pasamos a la pesadilla de “Ezin” que busca cobijo en un sonido mas Feelgood, más finales de los setenta en apariencia, con la guitarra solista acariciando a la bestia. Más extraña y difícil “Abioiak zerua urratzen” tiene su momento más crucial en el punteo que nos acerca a “All Along The Watchtower”.

“Gatiburen balada” sabe a esas piezas torre construidas piso a piso, sufrimiento a sufrimiento en las horas que saben a siglos en las comisarias y las celdas de castigo. Neil Young sabe algo de este tipo de arquetipo de balada rock. La de Piztiak es también un excelente ejercicio para crear el clima del siguiente canto,"Bili”, lo más Stoniano y que también enlaza con Hertzainak y con “Atsegin ditut zelai berdeak zabaltzen dituzten leihoak” para que Piztiak encuentren acomodo en sonidos más cercanos en el tiempo. A Fermín el de Tolosa, uno de los pocos nombres propios en una canción de este disco, le dedican el tema más claustrofóbico como esa pantalla que se confunde con su protagonista; que lo suple. Quedan aún cantos de la dureza total de “Maite”, la hermosura de “Zuhaitzen denbora”, la lucha titánica de “Autobidean” y ese agujero negro del que el alma de Jone no pudo salir.

La guitarra final, la del decimotercero, tiene algo de tañido de campanas. Rock duro el de Piztiak, en el fondo y en las formas, un viaje al lado oscuro de la vida. Un nuevo episodio en el viejo culto de la bestia. Algo más que simple Rock and Roll.

Pedro Elías Igartua



October 03

PIZTIAK 2008

PIZTIAK

 

(“El hombre y la tierra”-ren soinu banda entzuten da atzetik zehar)

 

Batzutan fresko, bestetan gordin; askotan ilun, behin edo behin argi, batzuentzat pop, besteentzat zarata hutsa, niretzat rocka, zentzu zabaleneko rocka; baina beti PIZTIAK.

 

 1991tik hona 5 disko handi( Huts nazazu, Hasi orduko, Argia eta Itzala, Zero eta Euriaren zain) eta single bat ( Ez naiz  ezer). Argi dago PIZTIAK hauek euren erritmoa daukatela, eta ez direla urtero kumeak ematen dituzten horietakoak. Hauek bakarrik beharrezkoa denean ( dutenean hobeto esanda) egiten dute orru.

 

Datorren Azaroaren 13an Bilboko Kafe Antzokian izango da espezie iheskor honen hurrengo agerraldia eta bertan lan berria izango denaren zipriztin batzuk bizitzeko aukera izango dugu.

 

Batzuentzat barri, besteentzat zahar, niretzat bakarrik PIZTIAK.

 J. Urdanga

 

 

September 11

AMA SAY + PIZTIAK BILBOKO KAFE ANTZOKIXAN

 
May 04

kALDERAPEKOKO AKUSTIKU

Bueno ba,
eskerrik asko Kalderapekoa urretu zineten guztixoi!.
Ondo egon zan, ezta? Giro majoa!Iruditttu gazkun kanta barrixak harrera ona euki bela.
Amatxuerako komentaxoik orokorrena hauxe:" Akustiku ixateko energi handixe transmitiu dozue".
ZELAKO LUJU!!!
Bueno eskerrak barriro be eta hurrengo gexa!
April 23

PIZTIAK ARGIAN( Hasi Orduko diskoaren inguruan)

Piztiak: «Disko honetan gure bidea aurkitu dugu: rock'n'rolla»

Pon fotos sin limite en slide.com GRATIS!!!Joxi Goikoetxea

 

Piztiak musika taldekoei elkarrizketa
Laster argitaratuko da taldearen "Hasi orduko" bigarren diskoa
Piztiak: «Disko honetan gure bidea aurkitu dugu: rock'n'rolla»
Ondarroa eta Mutrikuko partaideez osaturiko Piztiak taldeak laster kaleratuko du «Hasi Orduko» bere bigarren diskoa. Boskoteak, rock' n' roll musikaren alde egin du apostu Elkar etxearen eskutik plazaratuko duen bere lehenengo LP honetan.
ARGIA. Zer berritasun eskaintzen duzue "Hasi orduko laster argitaratuko den zuen lehenengo LPan?
PIZTIAK. Ekoizpen lana, gu, Jean Phocas eta Juan Carlos Perez-en artean egin dugu eta grabaketa Elkarren estudioetan burutu genuen otsailean. Aurrerapen gisa argitaratutako singlean ikusten zen bezala, rock'n'rollean murgildu gara. Piezak aurreko diskoan agertzen direnak baino motzagoak eta indartsuagoak dira. "Huts nazazu" aurreko diskoan, Tu-k gure aurreko taldea eta Piztiaken arteko bidea islatzen zen. Bertan, pop eta rock estiloen nahasketa jorratzen genuen. Orain gure bidea aurkitu dugula uste dugu: rock'n'rolla. Garapena izan da.
A. Diskoan, "Argitan berotan" izenbarua jarri diozuen Lou Reed-en "White light-white heat" kantaren bertsioa egin duzue
P, Bai, hala ere, hitzak Josu gure baxulariak egin ditu. Kanta hau betidanik gustatu zaigu. Behin, Urretxuko gaztetxean egin genuen kontzertu batean, Txomin gitarrajole eta kantariariari bi soka hautsi eta Josu kanta hau jotzen hasi zen. Azkenik, denon artean jo genuen kanta osoa eta oso ondo geratu zen. Entsaiuetan ere askotan jotzen genuenez, zergatik ez bertsioa egin? Hartu eta sartu. Lou Reedek egiten duen musikaz gain, guri denetarik gustatzen zaigu. Gustu ezberdinak daude taldean.
A. Grabaketan bateriajole berriak parte hartu du.
P, Bai. Piztiak proiektua, neurri batean, erritmo kutxa alde batera utzi eta bateria jole baten bitartez musika indartsuagoa egitea zen. "Huts nazazu" aurreko diskoan, Deliriums Tremenseko Txufuk eta Itoizeko Jimik jo zuten bateria. Grabaketa burutu eta gero sartu zen taldean Carlos gure baterijolea. Geroztik, berarekin lan egin dugu. "Hasi orduko" disko hau taldeko bost partaideen artean grabatu dugu, laguntzarik izan gabe. Nahiz eta batzuetan laguntzak ondo egon, askotan arriskutsuak izaten dira.
A. Orain dela urtebete sortu zineten. Kontzertu asko egin dituzue denbora horretan?
P, Asko ez, baina hogei inguru egin ditugu. Ea orain, diskoa argitaratu ondoren zer gertatzen den. Gure asmoa zuzenean jotzea da. Diskoa baino nahiago dugu zuzenean jo, jendearekin komunikatu eta ondo pasatu. Orain arte, kontzertuak Euskal Herri osoan egin ditugu. Madrilen jotzeko proposamena luzatu ziguten iaz baina azkenik bertan behera utzi zen emanaldia. Ea berriz deitzen duten!
A. Zer moduzko erantzuna izan du aurreko diskoak?
P, Kritika onak izan ditu orohar. Baina gauza berria izanik ez zen ondo ikusten taldearen norabidea. Hasiera bezala ondo zegoen. Bestalde, LP txiki bat izateko ondo saldu da, ez asko, ez gutxi. Bigarren disko hau grabatzeko aukera izan dugunez, ez zen gaizki salduko. Lan honen aurretik bi single kaleratu genituen. Orain dela gutxi argitaratutako diskoko bi kantak eta "Ez naiz ezer" izenburua duen aurreko singleko A aldea LPan agertzen dira.
Joxi Goikoetxea

Ekoizpen lana, Piztiak, Jean Phocas eta Juan Carlos Perez-en artean egin dute.
Pon fotos sin limite en slide.com GRATIS!!!Pon fotos sin limite en slide.com GRATIS!!!
April 20

AKUSTIKU KALDERAPEKON

Datorren euenin, apirilak 24, Bilboko kalderapekon kontzierto akustiko bat emongou, bertan kanta barri batzuk jokouz eta giro ona egongo dala susmaten dou.

 
February 14

OSTEABE ABANTIN

BUENO, ASPALDIKO PARTEZ IDAZTE NU ZEOZER HAMEN.
Ondarruko Kafe Antzokixan Audienceaz jo gendunetik ez dot barririk ipini. Bueno lelengo eta behin eskerrik asko Ondarrure etorri zin guztiai eta ein zenduen harreriai. Oso gustoa egon giñan eta Audience kristona ixan zan. Guk lau bat kanta barri estreina genduzen eta ghero esazkun gauzakatxin esan leike jentiai gusta gakola.
...Ba horrek kanta barrixak ez diz dakauzen bakarrak...ez horixe. kanta barrixak ein-eta-ein gabiz eta kriston ilusiñoiaz gañea.
Txominek hatzamarrak izorrata eukitxuz bañe bixar han guz barriro be, osteabe  dakauzen kanta barrixak hobeto ein eta idea barrixak aurrea eruteko, Piztiaken bihar barrixe ixango danai itxuri emotea.
Bueno hauxeda dana , hurrengoarte...


Photobucket