| Piztiak 的个人资料PIZTIAK照片日志列表 | 帮助 |
|
|
3月17日 JOTAKIEJOTAKIE
1985 ingurua, Mutrikuko Kai-n kontzertu bat antolatu dute Mutrikuko Iratí librearen alde. Kartela: TU-K(gure bigarren kontzertua zen), Delirium Tremens eta JOTAKIE. Ordurako ezagutzen genuen Kortatu+Cicatriz+Kontuz hi+Jotakie disko mitikoa eta bertako JOTAKIEn kantak gustatu ere. Eta orain alkarrekin jo behar. Orduan TU-Kn Ander ,Txomin eta Josu ginen eta guk jo genuen lehenengo. Gogoratzen dut kontzertu haren prestakuntzan erabili nuela lehenengo aldiz afinadore bat( beti afinatzen nuen inolako tresnarik gabe, gitarrarekin batera) eta ez nekienez zelan erabiltzen zen Luka Jotakiekoak esan zidan zelan erabili.Holan ezagutu ginen.
Ordundik aurrera bere “karrera” jarraitu genuen, eta jarraian etorri ziren disko berriak: ZURT!!!(1986) zelako potada elegantea!, Piztu nazazu jauna!(1987) Loiola albokoak izanik oso irudi aproposa portadan eta azkenik Joxemari beltza(1989)Joxemari beltza eta Zure begietan bezalako kanta ederrekin.
Gero banatu egin ziren eta TU-K ere Piztiak bihurtu zen eta hala Peio Jotakiekoak TU-Kko Txomin eta Josurekin bukatu zuen jotzen Piztiaken. Haur ba!!!
2001. urtean Ohikukak JOTAKIE barrenetik1981-1990 CDa argitaratu zuen taldearen abestirik ederrenekin. KRISTON BURRUNDAIE!!!!!!
2月6日 Biboko Kafe antzokikoaESKERRIK ASKO Bilboko Kafe antzokira etorri zineten guztioi.Guk oso ondo pasatu genuen eta ematen zuen ez ginela bakarrak. 2月3日 Kontzertua Kafe AntzokianGaur Bilboko Kafe Antzokian joko dogu gabeko 10 inguruan.Batuketaorekin joko dogun azkenego aldia izan leike.Giro ona egongo dala emoten dau. Lagun asko hurbilduko da bertara.
Hurrengo bertako komentariok ia zelan... |
|
|